Bilbao Basket
FIBA EUROPE CUP
Surne Bilbao Basketek FIBA Europe Cuperako sailkapena bideratu nahi du Neptunasen kontra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kanporaketa joan-etorrikoa izango da, eta lehen neurketa astearte honetan jokatuko dute, Klaipedan (Lituania), 18:00etan. ETB4en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean.
-
Surne Bilbao Basketen aurkezpen ofizialeko irudia. EITB
Surne Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko multzoen faserako sailkapena bideratu nahi du. Horretarako, aste honetan Neptunas Klaipedaren aurka jokatu beharreko bi partidak menperatu beharko ditu: lehen hitzordua astearte honetan dauka, Klaipedako (Lituania) Svyturio Arena estadioan. Norgehiagoka 18:00etan hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai, ETB4en eta eitb.eus-en. Itzuliko partida erabakigarria ostiralean jokatuko dute, Miribillan, 19:00etan.
Beltzezko gizonek ia talde erdia berritua ekin diote denboraldiari; besteak beste, Marvin Jones pibota, Muhammad-Ali Abdur-Rahkman eskolta eta Zoran Dragic jokalari beteranoa.
Horiez gain, Harald Frey baseak eta Tomasz Gielo hegaleko pibotak ere prestakuntza ona egin dute, iaztik jarraitzen duten taldekideekin batera. Ruben Dominguez eta Amar Sylla gazteek osatuko dute Neptunasen sasoiko bigarren garaipena saihesten saiatuko den taldea. Izan ere, lituaniarrak Vilniuseko BC Rytasi gailendu zitzaizkien ligako lehenengo partidan.
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketen teknikariaren iritziz, "talentua, kimika, baliabideak eta kanpo zein barne oreka" duen arerioa da Neptunas, eta "tamainari dagokionez, menderatzailea" den jokalaria izateaz gain: Pavelka.