Bilbao Basket
Fitxaketa
Bassala Bagayokok 2028ra arte sinatu du Bilbao Basketekin
EITB MEDIA
2020-21 denboraldian debutatu zuen Endesa Ligan, Espainiako Ligan inoiz debutatu duen jokalaririk gazteena bihurtuta, 14 urte, 7 hilabete eta 15 egun baitzituen.
-
Bassala Bagayoko. Argazkia: Bilbao Basket
Bassala Bagayokok 2028ra arte sinatu du Surne Bilbao Basketekin, Bilboko taldeak ostiral honetan baieztatu duenez.
2020-21 denboraldian debutatu zuen Endesa Ligan, Espainiako Ligan inoiz debutatu duen jokalaririk gazteena bihurtuta, 14 urte, 7 hilabete eta 15 egun baitzituen. Ordutik 31 partida jokatu ditu Endesa Ligan, Fuenlabradarekin.
2021eko boskote onenerako hautatu eta izar izendatu aukeratu zuten AdidasNGT txapelketan, Euroligako junior mailako txapelketan.