Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Amar Sylla pibot senegaldarrak Surne Bilbao Basketen jokatuko du datorren denboraldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Basketball Löwen Brunswick Alemaniako taldetik dator, eta batez beste 4,6 puntu, 4,8 errebote eta 7,3 kredituko balorazioa lortu zituen aurreko denboraldian Alemaniako Ligan.

  • Amar Sylla, Surne Bilbao Basketeko fitxaketa berria. Argazkia: Surne Bilbao Basket

    Amar Sylla, Surne Bilbao Basketeko fitxaketa berria. Argazkia: Surne Bilbao Basket

Amar Sylla (22 urte eta 2,06 metro) pibot senegaldarra da Surne Bilbao Basketen azken fitxaketa. Basketball Lowen Brunswick Alemaniako taldetik dator, eta batez beste 4,6 puntu, 4,8 errebote eta 7,3 kredituko balorazioa lortu zituen aurreko denboraldian Alemaniako Ligan.

Dakarren jaio eta Real Madrilen hazitako jokalaria junior mailako Euroliga irabazi zuen 2019an talde zuriarekin. Madrildik Belgikako Ligara joan zen, eta Filou Ostende taldearekin batez beste 9,4 puntu, 5,7 errebote, 1 txapel eta 11,6 kredituko balorazioa izan zituen bigarren denboraldian.

Ondoren, Lituanian aritu zen, eta denboraldi bikaina egin zuen Nevezis taldearekin, 11,3 puntu, 7,7 errebote, 2 txapel eta 17,2 kredituko balorazioa lortuta, eta Lituaniako Ligako errebote-hartzaile eta txapel-jartzaile onena izan zen.

20 urte besterik ez zituela, Real Betisek ACB Ligan jokatzeko aukera eman zion, eta 22 partidatan batez beste 3,3 puntu eta 3,2 errebote lortu zituen. Gainera, Senegalgo selekzioarekin jokatu du jada.

Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendaritzatik nabarmendu dute Amar Syllak Europako lehiaketak jokatu dituela dagoeneko, gaztea izan arren, eta, esperientzia horri esker, "prest dago" Bilboko taldearekin Fiba Europe Cup jokatzeko.

"Energia, anbizioa du jolakariak. Gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen barneko jokoa osatu dugu berarekin, eta espero dugu lehiakorrak izaten eta gure helburuak lortzen lagunduko digula", adierazi dute.