Itxi

Bilbao Basket

Ez du jarraituko

Adam Smithek Bilbao Basket utziko du

EITB MEDIA

Eskoltak bi denboraldi eman ditu Bilboko taldean; guztira, Adam Smithek 92 partida jokatu ditu Jaume Ponsarnauren esanetara.

  • Adam Smithek bi denboraldiz jokatu du Bilbao Basketen. Argazkia: EFE.

    Adam Smithek bi denboraldiz jokatu du Bilbao Basketen. Argazkia: EFE.

Adam Smithek ez du Surne Bilbao Basketen jarraituko, ostegunean Bilboko klubak iragarri duenez. Eskoltak bi denboraldi eman ditu euskal taldean; guztira, 92 partida jokatu ditu Jaume Ponsarnau entrenatzailearen esanetara: Endesa Ligako 64, eta Europako txapelketako 28.

Smithek "kontratua amaituta" utziko du Bilbao Basket, klubak nabarmendu duenez. Bilboko taldeak gogora ekarri du, halaber, nola 2022-23 denboraldian, batez beste, 14,2 puntu sartu zituen partidako, Endesa Ligan.

"Eskerrak eman nahi dizkiogu Adami agertutako profesionaltasunagatik, gertutasunagatik, eta ezaugarri izan duen konpromisoagatik; izan ere, hainbat neurketa hatzamar bat hautsita jokatu zituen, taldekideei laguntzeko asmoz. Eskerrik asko zure talentua gurekin partekatzeagatik, Adam", adierazi du Bilbao Basketek.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
23 19:00 - 21:29 SASKIBALOIA | Europe Cupeko finala (itzulikoa): PAOK vs Bilbao Basket
23 21:25 - 23:30 EA SPORTS LIGA | Alaves vs Reala

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen