Bilbao Basket
Berritzea
Melwin Pantzarrek 2026ra arte jarraituko du Surne Bilbao Basketen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pantzarrek 24 urte ditu eta partidako 8,7 puntu, 3,1 errebote eta 2,5 asistentziako batez bestekoak lortu ditu taldearekin ACBn egin duen lehen denboraldi osoan, eta 12,1 kredituko balorazio.
-
Melwin Pantzar, Bilbao Basketeko jokalaria
Melwin Pantzar joko antolatzaile suediarrak akordioa lortu du Surne Bilbao Basketekin zuen kontratua berritzeko; hala, 2025-2026 denboraldia bukatu arte jokatuko du Miribillako taldean, Bilbao Basketek bere webgunean jakitera eman duenez.
Pantzarrek 24 urte ditu eta partidako 8,7 puntu, 3,1 errebote eta 2,5 asistentziako batez bestekoak lortu ditu taldearekin ACBn egin duen lehen denboraldi osoan, eta 12,1 kredituko balorazio. Gainera, 12. jardunaldiko MVP izendatu zuten, Valentziaren aurka Fontetan 32 kredituko balorazioa lortuta.
Halaber, FIBA Europe Cup txapelketan Endesa Ligan baino batez besteko hobeagoak izan ditu jokalari suediarrak, 9,6 puntu, 4 errebote, 2,6 asistentzia eta 12,4 krediturekin.
¡@MelwinPantzar extiende su vinculación con Surne Bilbao Basket hasta 2026! ¿¿
— Surne Bilbao Basket ¿ (@bilbaobasket) May 29, 2024
¿ 8.7 puntos, 3.1 rebotes, 2.5 asistencias y 12.1 de valoración en su 1ª temporada MIB
¿ MVP de la J12 con 32 de valoración
¿¿ https://t.co/AKvSHNMV4R pic.twitter.com/IjgX3DG5wh