Itxi

Bilbao Basket

Lesioa

Tryggvi Hlinasonek zaintiratu gogorra du, eta ziur aski ezingo du jokatu Bilbao Basketen hurrengo partidetan

EITB MEDIA

Jaume Ponsarnauren taldeak Valentzia bisitatuko du, igandean, Endesa Ligan. Pibot islandiarrak ezkerreko orkatila du minduta, larunbatean, Miribillan, Unicajaren aurkako partidan, min hartu baitzuen.

  • Hlinason, artxiboko irudian, saskiratze batean. Argazkia: EFE.

    Hlinason, artxiboko irudian, saskiratze batean. Argazkia: EFE.

Surne Bilbao Basketeko Tryggvi Hlinason pibot islandiarrak "zaintiratu gogorra" du ezkerreko orkatilan, Endesa Ligako azken partidan, larunbatean, Miribillan, Unicajaren aurkako partidan lesionatuta, eta ziur aski ezingo du jokatu Bilboko taldearen hurrengo partidetan; hain zuzen ere, igandean, 17:00etan, Jaume Ponsarnauren gizonak Valentziaren etxean arituko dira (17:00etan).

Bizkaiko klubak asteartean emandako mediku txostenaren arabera, Hlinasonen zaintiratu gogorra "ezkerreko orkatilako alboko kanpoko lotailuan" dago kokatuta, eta, gainera, "hezur edema du, astragaloaren parean".

Bilbao Basketek ez du zehaztu nolako epea beharko duen pibotak prest egoteko; izan ere, lesioaren bilakaerak markatuko du hori. Pentsatzeko modukoa da, baina, partida batzuetan ez duela jokatzerik izango.