Itxi

Bilbao Basket

FIBAren erabakia

Surne Bilbao Basketek ez du Txapeldunen Liga jokatuko

EITB MEDIA

FIBAk parte-hartzaileen zerrendatik kanpo utzi du talde bilbotarra, Endesa Ligako parte-hartzaileen kopurua bostera murriztuta.

  • Bilbao Baket-Darussafaka, iragan Txapeldunen Ligako partida

    Bilbao Baket-Darussafaka, iragan Txapeldunen Ligako partida. Argazkia: Efe.

Surne Bilbao Basketek ez du Txapeldunen Ligako zortzigarren edizioan parte hartuko, Endesa Ligako bost talde bakarrik arituko baitira bertan: Unicaja Malaga, UCAM Murtzia, Rio Breogan eta Lenovo Tenerife, eta sailkapen fasea jokatu beharko duen Monbus Obradoiro.

FIBAren Zuzendaritza Batzordeak egindako bileraren ostean konfirmatutakoaren arabera, 28 herrialdetako 32 talde lehiatuko dira Txapeldunen Ligan, 14 herrialdetako ligetako txapeldunak tartean. Lehiaketa urriaren 17an hasiko da, eta aurreko ekitaldietako egitura bera izango du.

Bilbao Basketi dagokionez, Eurocup jokatzeko aukeraren zain egon beharko dute bizkaitarrek.