Bilbao Basket
Kontratu-berritzea
Tomeu Rigok Bilbao Basketen jarraituko du
Agentziak | EITB MEDIA
Horrenbestez, jokalariak sei denboraldi egingo ditu jarraian talde bilbotarrean. Rigo kapitaina da eta taldean denbora gehien daraman jokalaria.
-
Bilbao Basketek Rigoren kontratu-berritzea iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: @bilbaobasket
Tomeu Rigo hegalekoak Surne Bilbao Basket taldean jarraituko du, klubak berak astelehenean konfirmatutakoaren arabera. Bilbao Basketek berritzen duen bosgarren kontratua izango da, Jaume Ponsarnau entrenatzailearen eta Xavi Rabaseda, Adam Smith eta Denel Anderssson jokalarien berritzeen ostean.
Kontratua berritzearekin, Rigok (Mallorca, 1997-05-08, eta 1,89 metro) seigarren denboraldia egingo du Bilbon, jarraian. Rigo taldeko kapitaina da eta antzinatasun gehien duen jokalaria.
Hegalekoa 2018ko udan iritsi zen Bilbora, taldea LEB Ligara jaitsi zenean, eta taldean bigarren mailako papera izan duen arren, eta ia denboraldi osoa lotailuetako lesio larri baten ondorioz jokatu gabe eman duen arren, talde bizkaitarrean jokatuko du.
Rigok, guztira, 77 partida jokatu ditu Bilbo Basketekin.