Bilbao Basket
LESIOA
Hakansonek giharretako lesioa du eta baja izango da Zaragozaren aurkako partidan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joko-antolatzaileak zuntz-haustura du eskuineko hankan, eta sendatze-pronostikoa “eboluzioaren araberakoa” izango da.
-
Ludde Hakanson. Argazkia: EFE
Ludde Hakanson Surne Bilbao Basketeko joko-antolatzaileak giharretako lesioa du, eta larunbatean, Bilbao Arenan, jokatuko den Casademont Zaragozaren aurkako neurketan (20:45) baja izango da.
Euskal taldeak igorritako osasun txostenak zehazten duenez, jokalari suediarrak "zuntz-haustura du eskuineko hankan" eta sendatze-pronostikoa "eboluzioaren araberakoa" izango da.
Hakanson 'beltzezko gizonen' jokalaririk onena izan da denboraldiaren lehen erdian, baina zenbait aste daramatza giharretako arazoak pairatzen, eta ondorioz, partida batzuetan jokatu ezinik geratu da. Horietako azkena joan zen asteko asteartean izan zen, UCAM Murtziaren aurka ez baitzuen parte hartu. Hala ere, jokatzeko moduan egon zen igandean Cazoo Baskoniaren kontra, Gasteizko euskal derbian ia 18 minutuz aritu baitzen.