Itxi

Bilbao Basket

TXAPELDUNEN LIGA

Bilbao Basket vs Nymburk, etxeko lanak eginda

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Beltzezko gizonek" Nymburken aurka jokatuko dute, hurrengo faserako sailkapena lortuta dutela. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Adam Smith joaneko partidan

    Adam Smith joaneko partidan. Argazkia: @Bilbaobasket

Surne Bilbao Basketek asteazken honetan itxiko du Txapeldunen Ligako fase erregularra ERA Nymburk talde txekiarraren aurka, Miribillan (20:00etan). Bertan, bere txapelketa ona ospatuko du, azken jardunaldia baino lehen multzoko txapeldun izendatu baitzen.

Gainera, Jaume Ponsarnauren taldea zuzenean sailkatu da lehiaketako 16 talde onenen faserako eta txapelketako zortzi multzoetako bigarren eta hirugarrenek jokatu behar duten "Play In" deserosoa saihestu dute.

Surne Bilbaok D Multzoko lehen postua ziurtatu zuen, aurreko jardunaldian, Turkian, Bahcesehir Collegeren aurka erakustaldia emanda Istanbulen jokatutako 40 minutuetan (60-92).

Garaipen horrekin, laugarren jardunaldian Igokea bosniarraren aurka etxean galdutako partida ahazteko moduan izan ziren Ponsarnauk zuzendutako mutilak (81-84), porrotak arazoak ekar zitzakeen Bilboko taldearentzat. Baina ez, "beltzezko gizonek" bikain gainditu zuten partida erabakigarria.

Barnealdeko jokalariak buru zituztela, Jeff Witheyk (13 puntu, 8 errebote eta 23ko balorazioa), Emir Sulejmanovicek (16, 5 eta 19) eta Michale Kyserrek (11, 5, 2 tapoi eta 14) eta Ludde Hakanson antolatzaileak (10, 5 asistentzia eta 14) multzoko lehen postua eta final-zortzirenetako multzoen faserako txartela ziurtatu zituzten.

Partida zuzenean eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en asteazkenean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.