Itxi

Bilbao Basket

Lehen garaipena

Hakanson eta Kyser izan dira Surne Bilbaoren Europako lehen garaipenaren liderrak (54-68)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joan Ponsarnauren taldeak Europako lehen garaipena lortu du etxetik kanpo. Lehen zatia maldan gora jarri zaie, baina beltzezko gizonek markagailua irauli dute.

  • Adam Smith

    Adam Smith. Argazkia: @bilbaobasket

Ludde Hakanson, une garrantzitsuetan saskiratzeekin, eta Michale Kyser, zonaldeetan nagusi eta 5 tapoiren egilea, Surne Bilbao Basketen denboraldi honetako Europako hasiera onaren buru izan dira astearte honetan. Surne Bilbao Basketek 54-68 gainditu du Txekiako ERA Nymburk taldea Pragan, Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian.

Lehen zatian Roberts Stelmahersek zuzentzen duen taldeak Jaume Ponsarnauren taldea atzean mantendu du eta atsedenaldira aurretik iritsi da (33-30).

Hasiera parekatuaren ondoren (2-2, 6-5, 9-10), Lockettek gidatutako 7-0ekoarekin egin dute etxekoek lehen ihesaldi saiakera (16-10). Surne Bilbaok 0-8koarekin erantzun du orduan, Rabasedaren eta Anderssonen bi hiruko eta Alonsoren gantxo batekin, eta aurretik bukatu dute lehen laurdena (16-18).

Lehen zatia baina, ez zen izan 'beltzezko gizonek' egingo zutenaren adierazle, oso aldrebes eta intentsitate gutxirekin agertu baitira bigarren laurdenean, Nymburkek bederatzi puntuko aldea atera die bigarren laurdenean (31-22). Hala ere, Hakanson buru zutela, Ponsarnauren mutilek azken oldarraldia egin zuten bigarren zatiari begira partida irekita uzteko.

Bilbao Basket hobeto kantxaratu da bigarren zatian eta batez ere Adam Smith, zeinak 9 punturekin markagailua irauli duen 36-37ra arte, eta ondoren, 41-45era arte.

Alonsoren hiruko batek zazpi puntuko aldea eman dio Surneri azken laurdenaren hasieran eta partida 'beltzezko gizonen' menpe jarri da, Alonsoren beste hiruko batek partida erabakita utzi duen arte, bere taldea 14 puntuko abantailarekin jarriz, amaieratik hiru minutura (50-64).

Azken txanpan, oraindik tarte handiagoa ireki du Surnek markagailuan Alonsoren bi jaurtiketa librerekin (51-68), baina Simmonsen hiruko batek, bigarren zatian bere taldeari sartu zitzaizkion bakanetako batek, 54-68koa utzi zuen markagailuan.

Fitxa Teknikoa:

54 - ERA Nymburk (16+17+10+11): Stokes, Simmons (6), Palyza (7), Ivanauskas (8)  eta Watson (2) – hasierako bostekoa -, Gibbs (5), Tuma, Lockett (12), Kriz (4), Kovar eta Benda (10).

68 - Surne Bilbao Basket (18+12+17+21): Hakanson (16), Smith (11), Rabaseda (6), Sulejmanovic eta Kyser (11) -hasierako bostekoa-, Radicevic (4), Alonso (10), Reyes, Andersson (8), Withey (2) eta Barandalla.

Partzialak: 16-18, 33-30 (atsedenaldia); 43-47 y 54-68 (amaiera).

Epaileak: Lorenzo Baldini (Italia), Dariusz Zapolski (Polonia) y Mihkel Manniste (Estonia). Kanporaturik gabe.