Bilbao Basket
Javi Rodriguezen ordez
Sergio Garcia donostiarra izango da Bilbao Basketen bigarren entrenatzailea
I. G. | EITB MEDIA
Garcia Leyma Coruñatik dator Miribillara. Talde horretan entrenatzaile nagusia izan da Urrezko LEB ligan.
-
Sergio Garcia. Irudia: Surne Bilbao Basket
Sergio Garcia donostiarra Surne Bilbao Basketeko teknikarien taldean sartuko da bigarren entrenatzaile gisa, Javi Rodriguezen ordez, Bilboko klubak ostiral honetan iragarri duenez.
Garcia Leyma Coruñatik dator Miribillara. Talde horretan entrenatzaile nagusia izan da Urrezko LEB ligan, eta hirugarren postua lortu du 20/21 denboraldian.
Aurretik, Gipuzkoa Basketen entrenatzaile laguntzailea izan zen ACB ligan 2017/18 eta 2018/19 denboraldietan.
Sergio Garciak Javi Rodriguez ordezkatuko du Bilbao Basketen aulkian, denboraldi honetan Urrezko LEB mailan Movistar Estudiantes zuzenduko baitu.