Bilbao Basket
FITXAKETA
Xavi Rabasedak Surne Bilbao Basketen jokatuko du datozen bi denboraldietan
I. G. | EITB MEDIA
Bilboko taldearen fitxaketa berriak 410 partidako esperientzia dauka Endesa Ligan, eta Euroliga, Eurocup eta Champions League txapelketetan ere aritua da.
-
Xabi Rabaseda. Irudia: Surne Bilbao Basket
Surne Bilbao Basketek Xavi Rabaseda hegaleko katalana fitxatu du datozen bi denboraldietarako. 33 urte eta 1,96 metroko jokalaria Hereda San Pablo Burgos taldetik dator, bi Champions League eta Kontinentearteko bat irabazi ondoren.
Horrez gain, Burgosko taldera iritsi aurretik, Xavi Rabaseda munduko txapeldun izan zen 2019. urtean Sergio Scariolok zuzendutako Espainiako selekzioarekin.
Bilboko taldearen fitxaketa berriak 410 partidako esperientzia dauka Endesa Ligan, eta Euroliga, Eurocup eta Champions League txapelketetan ere aritua da.