Itxi

Bilbao Basket

FITXAKETA

Surne Bilbao Basketek Ignacio Rosa hegal-pibota fitxatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

ICG Força Lleida taldetik iritsiko da Bilbora, eta bertan, bataz beste, 10,3 puntu sartu eta 4,1 errebote hartu zituen partida bakoitzean iaz.

  • Ignacio Rosa

    Ignacio Rosa. Argazkia: Bilbao Basket.

Surne Bilbao Basketek Ignacio Rosa (Badalona, 23 urte eta 2,06 metro) hegal-pibota fitxatu du ICG Força Lleida taldetik, aurreko denboraldian Urrezko LEB Ligako Lauko Finalera iritsi eta partidako 10,3 puntu eta 4,1 erreboteko batez bestekoak lortu ondoren.

Rosa denboraldi berrirako "Beltzezko Gizonen" zortzigarren jokalaria da. Nikola Radievic eta Francis Alonsoren fitxaketekin batera, iazko bost jokalarik jarraituko dute: hegaletako Andrew Goudelock, Ludde Hakanson, Francis Alonso, Alex Reyes eta Tomeu Rigo eta Jeff Withy pibota. Guztiak Jaume Ponsarnau entrenatzaile berriaren aginduetara izango dira.

Bilboko taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez, Rosa 12 urterekin hasi zen saskibaloian Unicajako kategoria gazteetan. 2016-2017ko denboraldian Malagako lehen taldearekin debutatu zuen, eta hurrengoan beste lau partida jokatu zituen, haietako bat Euroligan.

2018-2019ko denboraldian hasi zuen ibilbidea Urrezko LEB mailan, Oviedon utzita. Ondoren, TAU Castello (2019-2020) eta Peñas Huesca (2020-2021) taldeetan jokatu du, urtez urte zenbakiak hobetuz. Hegal-pibot badalonarrak Espainiako selekzioaren azpiko kategoria guztietan jokatu du.