Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek Nikola Radicevic fitxatu du

EITB Media

Joko-antolatzaile serbiarrak 28 urte ditu, eta Lituaniako Lietkabelis taldetik iritsi da Bilbora.

  • Nikola Radisevic

    Nikola Radisevic, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @bilbaobasket

Nikola Radicevic joko-antolatzailea fitxatu du Surne Bilbao Basketek, klubak astearte honetan (ekainak 28) jakinarazi duenez. Serbiarrak 28 urte ditu, eta 1,97 metro neurtzen du.

Radicevicek esperientzia du Espainiako ligan, guztira 146 partida jokatu baititu. Cajasol Sevilla, Kanaria Handia eta UCAM Murtzia taldeetan ibilitakoa da. Europako lehiaketetan ere esperientzia dauka: Euroliga jokatu zuen Izar Gorria eta Kanaria Handia taldeekin, eta Eurocup txapelketan lehiatu zen Cajasol Sevilla, Kanaria Handia Dolomiti Energia Trentino, Promitheas Patras eta Lietkabelis taldeekin.

Jokalari serbiarra Belgradeko Partizanen hezi zen eta 2012-2013 denboraldian egin zuen debuta ACBn, orduko Cajasolen (egungo Coosur Real Betis). Joan den denboraldian Lituaniako Liga eta Eurocup txapelketa jokatu zituen Lietkabelis taldearekin.