Bilbao Basket
378 partiduko esprientzia
Jaume Ponsarnau, Bilbao Basketen entrenatzaile berria
EITB MEDIA
Kataluniako entrenatzaileak Mumbruren lekua hartuko du.
-
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaile berria da. Argazkia: @bilbaobasket
Surne Bilbao Basketek astearte honetan jakinarazi du akordioa lortu duela Jaume Ponsarnau katalanarekin, taldearen entrenatzaile berria izan dadin hurrengo bi denboraldietan. Hori horrela, Alex Mumbru entrenatzaile ohia ordezkatuko du.
Ponsarnauk 378 partida gidatu ditu ACB Ligan, 12 denboraldi eta lau taldetan banatuta: Manresa, Gipuzkoa Basket, Valentzia Basket eta Casademont Zaragoza. Valentziarekin Eurocup irabazi zuen 2018-2019ko denboraldian eta ACBko finalaurrekoetara heldu zen hiru denboralditan.
Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketen kirol zuzendariak adierazi duenez, "Jaume Ponsarnauk ezagutza handia eta jakintza taktiko zabala eman diezaguke. Esperientzia handia du Endesa Ligan eta Europako lehiaketetan. Eurocupen entrenatu du, lehiaketa irabazita, baita Euroligan ere, eta hori garrantzitsua da bi lehiaketa jokatuko ditugun urte honetan".