Itxi

Bilbao Basket

GBC-Gescrap (76-77)

Illunbeko derbi parekatua amaieran desorekatu du Gescrapek

Erredakzioa

GBC kamuts aritu da lehen laurdenean, baina Gescrap lortutako abantaila zapuzteko zorian izan da azken hasperenean. Etxekoen bultzadari eutsi diote bilbotarrek eta garaipena lortu dute amaiera estuan.

  • Vidal eta Grimau Illunbeko neurketan. Argazkia: EFE

    Vidal eta Grimau Illunbeko neurketan. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

76.- Lagun Aro GBC: Neto (8), Papamakarios (2), Panko (28), Baron (11), Betts (5)-hasierako bostekoa- Sergi Vidal (9), Lasa, Doblas (7), Lorant (3), Salgado (3), Ogide.

77.- Gescrap Bizkaia: Jackson (13), Mumbru (18), Hervelle (1), Fischer (4), Vasileiadis (20)-hasierako bostekoa- Josh, Mavroeidis, Banic (14), Raul Lopez (2), Samb, Grimau (3), Bluns (2).

Illunbeko derbi oso parekatuan garaipena puntu bakarrarengatik lortu du Gescrap Bizkaiak (76-77). Lagun Aro GBCk aurrea hartu du markagailuan, azken laurdenean, baina barkatu egin du neurketa ixteko aukera izan duenean.

Gescrapek oso ondo hasi du partida eta Lagun Arok oso gaizki. Horrela, gizpukoarrek ez dute saskiratzerik lortu aurreneko lau minutuetan. Baina GBC Pankoren eskutik suspertu da eta emaitza eskandalagarria ez izatea lortu dute. Hala ere, donostiarrek ez dute errebotea itxi eta bilbotarrek taulapea menperatu dute (12-22).

Bigarren laurdenean GBCk nabarmen hobetu du bere jokoa Salgadoren gidaritzapean, baina Katsikarisenek aurpegia ematen jarraitu dute. Hala ere, Sito Alonsoren jokalariek defentsan zein erasoan hobetu dute eta markagailuan asko hurbildu dira (30-34). Pankok puntuak sartzen jarraitu du taldeari laguntzeko.

Atsedenaldiaren ostean borroka areagotu da eta neurketa berdintasun fase batean sartu da. Bilbao Basketek eskarmentu handiko talde bat dela azaldu du etxekoen aurrean bizirik mantentzeko. Gainera, bizkaitarrek aldea berriro areagotzea lortu dute hirugarren laurdeneko azken minutuetan (51-56). Katsikarisen mutilek aulkiko sakontasuna aprobetxatu dute.

GBCk aurretik jartzea lortu du azken laurdenean, partidan aurrenekoz, hiruko marratik asmatu duelako. Gainera, Gescrap erasoan blokeatu da, baina azken minutuetan erreakzionatu eta puntu bakarraren aldearekin nagusitu amaiera estu batean.