Bilbao Basket
Bi partida jokatu ditu
Khyri Thomasek Bilbao Basket utzi du Makabin jokatzeko
EITB Media
Estatu Batuetako jokalariak Surne Bilbao Basket taldea utzi du "Euroligako klausula" baliatuta, eta Makabi Tel Aviv taldeko jokalari berria da.
-
Khyri Thomas (Bilbao Basket), Breoganen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Khyri Thomasek Surne Bilbao Basket utzi duela jakinarazi du klubak astelehen honetan. Jokalariaren ordezkariak esan duenez, "Euroligako klausula" baliatu du Makabi Tel Aviv taldean jokatzeko.
Estatu Batuetako (AEB) jokalaria 2021eko abenduaren 16an iritsi zen Bilboko taldera, min hartuta zegoen Andrew Goudelock ordezkatzeko. Bilboko taldearekin debuta egin zuen Bitci Baskoniaren aurka, eta partida bikaina osatu zuen 23 puntu lortuta. Bilbao Basketekin jokatu zuen bigarren partidan, Breoganen aurkakoan, min hartu zuen. Thomas otsailera arte jokatu ezinda egongo zela esan zen klubak publikatu zuen osasun-txostenean.