Bilbao Basket
Euroliga
CSKAk Gescrap hartuko du martxoaren 21ean eta 23an Moskun
Erredakzioa
Kanporaketak Miribillan jarraituko luke martxoaren 28an eta 30ean, beharrezkoa izango balitz. "Azken segundora arte lehiatzeko aukera ez dugu alferrik galduko", ohartarazi du Alex Mumbruk.
-
Andrei Kirilenko Moskuko CSKAren jokalaria. Argazkia: EFE
Moskuko CSKAk Gescrap Bizkaia martxoaren 21ean eta 23an hartuko du Errusiako hiriburuan. Kanporaketak Miribillan jarraituko luke martxoaren 28an eta 30ean, beharrezkoa izango balitz.
Moskuko CSKA Euroliga irabazteko hautagai sendo bat da, baina "azken segundora arte lehiatuko" direla ohartarazi dute jokalari bilbotarrek, talde bizkaitarrarentzat historikoa delako.
"Azken segundora arte lehiatzeko aukera ez dugu alferrik galduko eta mundu guztia harro egotea nahi dugu. Hortik abiatuta ia zer pasatzen den", ohartarazi du Alex Mumbru jokalariak Bilbora heltzean.
Andrei Kirilenko eta Milos Teodosicen taldea Euroliga "irabazteko faboritoa da seguru aski", onartu du Raul Lopezek, baina "azken minutura arte lehiatu behar dugu eta ia zer pasatzen den", erantsi du.
"Euroliga hasi zenetik zaila izan da. Ez da une errazik izan, ezta erosotasunez irabazi dugun neurketarik ere, eta zaila izaten jarraituko du", gaineratu du Kataluniako antolatzaileak.