Itxi

Bilbao Basket

Euroleague Basketball

Gescrap Bizkaia-Unicaja (85-70): Lehen garaipena Top 16an

Erredakzioa

Partida oso berdindua izan da, baina azken laurdenaren hasieran etxeko taldeak erabakita utzi du partida bi hiruko jarraian saskiratuz.

  • Fitch-Mumbrú | EFE

    Fitch saskiraketa lortu nahian Mumbruren aurrean. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

85 - Gescrap Bizkaia (22+14+22+27):
Jackson (14), Vasileiadis (19), MumbrU (18), Banic (8) eta D’or Fischer (2) –hasierako bostekoa-, Raul Lopez (8), Fisher (-), Grimau (-), Hervelle (5), Mavroeidis (11) eta Hampl (-).

70 - Unicaja Malaga (17+17+18+18):
Rowland (9), Fitch (17), Peric (11), Garbajosa (5) eta Zoric (6) –hasierako bostekoa-, Valters (-), Berni Rodríguez (4), Payne (-), Freeland (18) eta Lima ().

Gescrap Bizkaiak bere lehen garaipena lortu du Euroligako Top 16an. Bizkaia Arenan 85-70 irabazi dio Unicaja Malagari.

Lehen minutuetan Unicaja hobeto aritu zen eta abantailak lortzen hasi zen 6-11) Gescrap pixka bat arduratuta utziz, baina garaiz erreakzionatu zuten bizkaitarrek . Lehen laurdeneko azken txanpan aurrea hartu zuen etxeko taldeak (17-15) eta lehen hamar minutuak bost puntuko abantailarekin bukatu zituen Gescrapek (22-17).

Bigarren laurdenean Bilbao Basket izan zen hobeto hasi zena. Bere ahala sei puntuko aldea lortu zuten (27-21) eta bazirudien Katsikarisen mutilek kontrolpean zutela partida. Baina, Unicaja ez zen behera etorri eta aldeak murrizten hasi zen atsedenaldira iristeko minutu bat falta zenean partida berdindu zuten arren (34-34). Dena den, bi puntuko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira etxekoak (36-34).

Hirugarren laurdena oso berdindua izan zen. Bi taldeetako batek ere ez zuen lortzen markagailuan alde egitea. Puntu bat gora, bat behera horrela aritu zen markagailua laurden honetan. Baina azken bi minutuetan etxeko taldeak hobeto jokatu zuen eta sei puntuko abantailarekin bukatu zuten hirugarren laurdena (58-52).

Azken laurdenaren hasieran utzi zuen norgehiagoka erabakita Gescrap Bizkaiak. Katsikarisen mutilek bi hiruko jarraian sartu zituzten eta horrela hamabi puntuko abantaila lortu (85-70).