Itxi

Bilbao Basket

2021-2022ko denboraldirako

Rafa Luz joko-antolatzaile brasildarra fitxatu du RETAbet Bilbao Basketek

EITB Media

Lituaniako Ligako Kedaini Nevezis izan da bere azken taldea.

  • Rafa Luz. Argazkia: Bilbao Basket

    Rafa Luz. Argazkia: Bilbao Basket

Rafa Luz joko antolatzaile brasildarrak RETAbet Bilbao Basketen jokatuko du 2021-2022ko denboraldian, bi aldeek akordioa lortu ondoren, Bilboko taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Luzek 29 urte eta 1.88 metroko altuera ditu, eta Brasilgo selekzioarekin Olinpiar Jokoen aurreko txapelketa jokatu berri du, partidako 15.6 minutuan 6.5 puntu, 2.3 errebote, 2 asistentzia eta 11.5 kredituko balorazioa lortuz batez beste.

Lituaniako Ligako Kedaini Nevezis izan da bere azken taldea, eta partidako 25 minutuan 8.9 puntu, 4.3 asistentzia eta 3.3 erreboteko batez bestekoak izan ditu bertan.

Joko antolatzaile brasildarrak esperientzia dauka ACB Ligan, Unicaja, Granada, Lucentum Alacant, Obradoiro, Baskonia, Morabanc Andorra edo UCAM Murtzian jokatu baitu. Euroliga eta Eurocup ere jokatu ditu, eta 2016ko Olinpiar Jokoetan izan zen Brasilekin.

Rafa Pueyo RETAbet Bilbao Basketeko kirol-zuzendariak adierazi du esperientzia eta jokoaren eta Endesa Ligaren ezagutza emango diela taldeari: "lehenik eta behin taldean pentsatzen duen jokalaria da, eta taldekideei laguntzen die dohainak azaltzen. Defentsan maila handia du, antolatzaileak eta eskoltak defendatzen ditu, eta erasoan jokalari indartsua da baina akats gutxi egiten ditu".