Itxi

Bilbao Basket

Denboraldi baterako

Gytis Masiulis da Bilbao Basketen hirugarren fitxaketa

A . B. E. | EITB Media

Hegaleko jokalari lituaniarrak 23 urte ditu eta 2,06 metroneurtzen du. Lituaniako Lietkabelis taldetik iritsi da eta denboraldi baterako kontratua sinatu du.

  • Gytis Masiulis

    Gytis Masiulis, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: Bilbao Basket

Bilbao Basketek Gytis Masiulis fitxatu du denboraldi baterako, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. Hegaleko jokalari lituaniarrak 23 urte ditu, 2,06 metro neurtzen du, eta Lituaniako Lietkabelis taldetik iritsi da Bilbora.

Masiulisek iragan denboraldian denboraldian 12,8 puntu eta 5,6 errebote erdietsi zituen batez beste Lituaniako Ligan eta Eurocup txapelketan, hiruko jaurtiketetan duen portzentajea ehuneko 38,5eko da. Lituaniako selekzioarekin jokatu du Olinpiar Jokoetara sailkatzeko fasea.

Kaunasko Zalgiris taldean ibili zen gazte mailetan. 2018ko udan Neptunas Kaipeda talden aritu zen, eta bi denboraldiren ostean, Alemaniako Ligako Fraport Skyliners taldeaj fitxatu zuen. Ondoren, Lietkabelisera joan zen.