Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Blusens-Gescrap (65-79): Etxetik kanpo hirugarren garaipena jarraian

Erredakzioa

Lehen zatia markagailuan atzetik zirela amaitu dute bizkaitarrek, baina D'or Fischer zoragarri batek gidatuta talde galiziarra gainditu dute bilbotarrek bigarren zatian.

  • Banic galiziarrekin lehian. Argazkia: EFE

    Banic galiziarrekin lehian. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Blusens Monbus (19+24+11+11): Milt Palacio (4), Javier Bulfoni (5), Ebi Ere (15), Levon Kendall (11), Stephane Lasme (4) -hasierako bostekoa-, Bernard Hopkins (10), Andres Rodriguez (3), Mario Cabanas (-), Deron Washington (-), Oriol Junyent (7) eta Alberto Corbacho (6).

Gescrap Bizkaia (15+21+20+23): Aaron Jackson (8) Roger Grimau (4), Kostas Vasileiadis (10), Marko Banic (15), D'or Fischer (23) -hasierako bostekoa-, Josh Fisher (3), Dimitrios Mavroeidis (-), Alex Mumbrú (7), Axel Hervelle (4) eta Raul Lopez (5).

Gescrap Bizkaiak etxetik kanpo hirugarren garaipena jarraian lortu du arratsaldean Endesa Ligan. Blusens Monbus talde galiziarra gainditu dute bizkaitarrek Santiagon.

Partida indartsuago hasi eta abantaila lortu dute galiziarrek. Horrela, Blusensek garaipen partziala lortu du lehen laurdenean (19-15). D'or Fischerrek Gescrap neurketan mantendu du, izan ere, zona menperatu du (3 errebote) eta 6 puntu sartu ditu. Ere Galiziako taldearen hegalekoak min handia egin die Katsikarisen jokalariei.

Bigarren laurdenean galiziarrek abantaila areagotu dute (46-36), nahiz eta Marco Banic norgehiagokan azaldu, 12ko balorazioa lortuz. Era berean, Fischerrek lan ona egiten jarraitu du, baina ez da nahikoa izan etxekoen bultzadari aurre egiteko.

Hala ere, hirugarren laurdenean bizkaitarrek markagailua irauli egin dute barneko jokoan oinarrituta. Banicek eta Fischerrek zona hartu eta Katsikarisen taldea gidatu dute.

Azken laurdenean abantaila areagotu dute bilbotarrek. Raul Lopezen gidaritzapean eta Vasileiadisen ekarpena aprobetxatuta partida erabaki du Gescrapek. Fischerrek neurketa ikaragarria egin du: 23 puntu eta 11 errebote (37ko balorazioa). Era berean, Banicek lan ona egin du: 15 puntu eta 5 errebote (18ko balorazioa).