Bilbao Basket
Kontratua eteteko akordioa
Serronek ez du Bilbao Basketen jarraituko
A. B. E. | EITB Media
Kluba eta Quentin Serron akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko, jokalariak beste urtebeterako kontratua baitzuen.
-
Quentin Serron, Bilbao Basketeko jokalari ohia. Argazkia: @bilbaobasket
Quentin Serronek ez du Bilbao Basketen jarraituko, nahiz eta kontratua zuen beste urtebeterako. Kluba eta jokalaria, bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko akordiora iritsi dira, Bilbao Basketek ostegun honetan jakinarazi duenez.
Serronek 31 urte ditu, eta 2020ko otsailean fitxatu zuen Bilbao Basketek Axel Bouteille ordezkatzeko, Unicajak jokalari frantziarra fitxatu baitzuen. 2019-2020 denboraldian zazpi partida jokatu zituen Bilboko taldearekin, eta amaitu berri den 2020-2021 denboraldian 22 neurketa jokatu ditu.