Bilbao Basket
12. jardunaldiko partida
CAI-Gescrap Bizkaia (59-62): Aurreneko garaipena etxetik kanpora
Erredakzioa
Katsikarisen mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Aragoiko taldearen aurka. Marko Banicek hirugarren laurdenean egindako lana erabakigarria izan da.
-
CAI-Gescrap Bizkaia (59-62). Argazkia: EFE
Garaipen garrantzitsua eskuratu du Gescrap Bizkaiak Zaragozako taldearen aurka (59-62). Katsikarisen gizonek etxetik kanpora aurreneko garaipena lortu dute Endesa Ligan Marko Banicek lan bikainari esker.
Bilbao Basketek erasoan indartsu hasi du norgehiagoka eta Blumsek 0-6koa jarri du markagailuan bi hiruko jarraian sartuta. Apurka Zaragozako taldea nagusitzen hasi da eta 13-12koa jarri du markagailuan. Mumbruk 13-17 markagailuan goitik jarri du Gescrap, baina Cabezasek azken 18-17koa jarri du saskiraketa libreei esker.
Bigarren laurdenean partidak intentsitatean irabazi egin du eta bi taldeek defentsan asko sakatu dute. Archibaldek taula azpian argi eta garbi agindu du, baina Vasileiadisek hiruko etrabakigarriak lortu dite Bilboko taldearentzat. Atsedenaldian 32-33 aurretik izan dira Katsikarisen mutilak Banicen saskiraketa bati esker.
Atsedenaldiaren ostean Bilbao Basketek erasoan asko sakatu du eta Marko Banicek lan ikusgarria egin du 13 puntuko aldea lortzeko (34-47). Aguilarrek eta Cabezasek puntuak lortu dituzte etxeko taldearentzat, baina Gescrapen nagusitasuna oso argia izan da (42-49).
Azkenengo laurdenean Zaragozako taldeak asko sakatu du emaitza iraultzeko eta Rafa Hettsheimerrek eta Steffansonek 54-51koa jarri dute. Bilbao Basketen erantzuna Mumbruk eman du eta Aaron Jacksonek saskiraketa erabakigarria lortu du azkenengo minutuan (58-69). Emaitza 59-62koa izan da, Bilboko taldearen aurrenekoa etxetik kanpora.
Fitxa teknikoa:
59 - CAI Zaragoza (18+14+10+17): Wright (11), Van Rossom (3), Hettsheimeier (11), Stefansson (8), Pasco (2) -hasierako bostekoa- Almazan (-), Carlos Cabezas (13), Archibald (5), Toppert (-) eta Aguilar (6).
62- Gescrap Bizkaia (17+16+16+13): Jackson (11), Mavroeidis (-), Banic (17), Mumbru (7), Blums (8) -hasierako bostekoa- Fischer D'or (6), Hervelle (-), Raul Lopez (-), Vasileaidis (11) eta Roger Grimau (2).