Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Aaron Jonesek Bilbao Basket utzi eta Frantziako Cholet taldean jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Estatubatuarra Ben Lammersen hutsunea betetzeko iritsi zen Bilbora, baina bere errendimendua ez da aurreikusitakoa izan.

  • Choletek Jonesen fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia

    Choletek Jonesen fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: @CB_officiel

Cholet Basket talde frantziarrak Aaron Jones Bilbao Basketeko pibota "denboraldi baterako" fitxatu duela iragarri zuen ostiral iluntzean. Egun bat geroago, Bilbao Basketek ere albistea berretsi du bere sare sozialetan argitaratutako ohar baten bidez.

Jonesek 27 urte eta 2,06ko altuera du, eta iazko udan iritsi zen Bilbora Alemaniako Merlins Crailsheim taldetik, bi denboraldirako kontratua sinatuta.

Bilbao Basketekin zortzi partida jokatu ditu, batez beste 4,1 puntu eginda eta 3,8 errebote hartuta. Partida bakoitzean 20 minutu baino gutxiago jokatu ditu. Bere errendimendua klubak aurreikusitakoa baino baxuagoa izan da, batez ere kontuan izanda Ben Lammers aurreko urteetako jokalari entzutetsuaren lekua betetzeko ekarri zutela.

Bilbao Basketek argitaratutako oharra:

Iragan astean Goran Huskicen fitxaketa iragarri zuten bilbotarrek, eta bazirudien Moses Kingsleyri irtenbidea bilatuko ziotela serbiarraren iritsieraren ondorioz, baina Jones izan zen Mumbruk deialditik kanpo utzi zuen jokalaria UCAM Murtziarekin jokatutako azken partidan.