Itxi

Bilbao Basket

Pinar Karsiyakaren aurka

Bilbao Basketek porrotarekin ekin dio Txapeldunen Ligari

Erredakzioa

Bilboko taldeak 72-81ko emaitzarekin galdu du Pinar Karsiyakaren aurka jokatu duen lehen jardunaldiko partida.

3:23
Bilbao Basket-Karsiyaka

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Pinar Karsiyakaren aurka 72-81eko emaitzarekin eta ez dio ondo ekin Txapeldunen Ligari. Hasiera kaskarra eman dio partidari talde bizkaitarrak eta amaiera ere ez da ona izan.

Aaron Jonesek sartu du partidako lehen saskiratzea. Hala ere, Karsikaya nagusi izan da hasieran (2-8, 5-11 eta 12-19), nahiz eta Bilbao Basketek neurketa berdintzea lortu duen lehen laurdenaren azken txanpan (19-19). M'Bayek lehen hamar minutuen amaieran sartu dituen bi jaurtiketa libreek bi puntuko errenta eman diote talde bisitariari (19-21).

Bigarren laurdena lehenengoaren antzerakoa izan da. Ia laurden osoan zehar aurretik ibili da Karsikaya, eta Bilbao Basketek atsedenaldira iristeko minutu gutxi falta zienean erantzun du, emaitza irauliz (46-42).

Bazirudien atsedenaldiaren ostean Bavinen nagusitasuna ikusta, talde bizkaitarrak zuloa irekiko zuela (48-42, 59-53), baina M'Bayek desabantaila murriztea lortu du, eta Kennedyk laurdenaren amaieran sartutako saskiratzeak puntu bakarrera gerturatu du Turkiako taldea (63-62).

Serron eta Jaroslaw Zyskowski jokalarien lanari esker Bilbao Basketek aurretik mantentzea lortu du azken laurdenaren hasierako bi minutuetan. Ondoren, ordea, Alex Mumbruk zuzentzen duen taldearen jokoak txarrera egin du, asko kosta zaio aurkariaren ate aurrean asmatzea, eta ezin izan dituzte Yunus Sonsima eta Morgan Karsiyakako jokalariak gelditu. Taylorrek amaieran sartutako saskiratzeak turkiarren garaipena biribildu du (72-81).

Fitxa teknikoa:

72 - RETAbet Bilbao Basket (19+27+17+9): Rousselle (5), Serron (13), Zyskowski (3), Aaron Jones (10) eta Dos Anjos (4) -hasierako taldea-; Hakanson (3), Kjlajic, Jaylon Brown (4), Alex Reyes (9), Kulboka (7) eta Balvin (14).

81 - Pinar Karsiyaka (21+21+20+19): Tony Taylor (14), Seck Henry (6), Birsen (4), Yildirim eta Raymar Morgan (14) -hasierako taldea-; Sonsirma (8), DJ Kennedy (10), M'Baye (17), Erdem (8) eta Bitim.

Epaileak: Dariusz Zapolski (Polonia), Martin Vulic (Kroazia) eta Paulo Marques (Portugal). Kanporaturik gabe.