Bilbao Basket
Azaroaren 4ra
Bilbao Basket – Real Madril partida atzeratu dute Causeurrek positibo eman duelako
Agentziak | Erredakzioa
Partida gaur, igandean, 20:00etan jokatzekoa zen. ACBk jakinarazi duenez, neurketa azaroaren 4an jokatuko da.
-
Fabien Causeur, partida batean
Bilbao Basketek eta Real Madrilek igande honetan jokatu behar zuten Endesa Ligako partida atzeratu egin behar izan dute Fabien Causeur jokalariak koronabirusean positibo eman duelako. Albistearen berri bi klubek eman dute.
"Bilbao Basket-Real Madril partida, gaur 20:00etarako aurreikusitakoan, atzeratu egin da Real Madrileko jokalari batek COVID-19an positibo eman duelako", azaldu du talde bilbotarrak.
Real Madrilek ere egoeraren berri eman du: "COVID-19a antzemateko lehen taldeko jokalariei egindako proben ostean, Fabier Causeur jokalariak positibo eman du."
Azaroaren 4an
Partidaren atzerapena jakitera eman eta ordu batzuetara, ACBk iragarri du neurketa azaroaren 4an, asteazkenean, jokatuko dela, 21:15etik aurrera.
El RETAbet @CDBILBAOBASKET - @RMBaloncesto se disputará el miércoles 4 de noviembre a las 21:15 horas.#LigaEndesa pic.twitter.com/Zozx1pny6D
— Liga Endesa (@ACBCOM) October 18, 2020