Bilbao Basket
Basketball Champions League
Bilbao Basket-Pinar Karsiyaka partidan 600 zale egongo dira Bilbao Arenan
Erredakzioa
Ehun sarrera babesleentzat izango dira, 30 klubarentzat eta beste 470 sarrerak zozkatu egingo dira klubaren webgunean izena ematen duten bazkide eta abonatuen artean.
-
Bilbao Basketek Bilbao Arenan jokatutako partida baten irudia. Argazkia: EiTB
Saskibaloiko Txapeldunen Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko RETAbet Bilbao Basket - Pinar Karsiyaka partida urriaren 27an jokatuko da Bilbao Arenan eta 600 pertsona egon ahalko dira harmailetan. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan.
Bilbao Basketek 600 sarrera horien banaketa nola egingo duen azaldu du: 100 sarrera babesleentzat izango dira, 30 klubarentzat, eta 470 sarrera zozkatu egingo dira klubaren webgunean izena ematen duten bazkide eta abonatuen artean.
Klubak jakinarazi duenez, bakarka edo multzoka izena eman dezakete bazkide eta abonatuek, baina harmailetan "protokoloak agintzen duen distantziagatik banatuta egongo dira".
Multzoen fase honetan, Pinar Karsikayaz gain, RETAbet Bilbao Basketek Brose Bamberg izango du aurkari etxean azaroaren 10ean, eta Fortitudo Bolonia azaroaren 23an. Hiru partidak 20:30ean hasiko dira.