Itxi

Bilbao Basket

Champions League

Multzoak lau taldekoak izango dira zortzikoak beharrean; Bilbao Basket, F multzoan

Erredakzioa

Txapeldunen Ligak multzoen fasea berregituratu du, COVID-19aren pandemiaren eraginez. Brose Bamberg, Bolgna eta Pinar Karsiyaka izango dira talde bizkaitarraren aurkariak.

  • Bilbao Basket

    2020-2021 denboraldiko Bilbao Basketen argazki ofiziala. Argazkia: EFE

Champions Leagueak multzoen fasea berregituratu du COVID-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez, eta multzoak lau taldekoak izango dira, zortzikoak beharrean. Hala jakinarazi du Txapeldunen Ligak ostegun honetan.

Berregituraketak Bilbao Basketi eragiten dio, F multzoan egongo baita orain. Brose Bamberg (Alemania), Fortitudo Bologna (Italia) eta Pinar Karsikaya (Turkia) izango ditu aurkari talde bizkaitarrak. 

Egutegi berria egingo da, eta 'Last 16' fasea zehazteke dago.