Itxi

Bilbao Basket

Champions League

AEK, Bamberg, Holon, Karsiyaka, Cholet eta Bologna, Bilbao Basketen aurkariak

eitb.eus

Talde bilbotarra Txapeldunen Ligako D Multzoan arituko da.

  • Txapeldunen Ligako multzoak

    Txapeldunen Ligako multzoak

RETAbet Bilbao Basket 2020/21eko Txapeldunen Ligako D Multzoan arituko da.

Talde bilbotarraren aurkariak AEK, Bamberg, Holon, Karsiyaka, Cholet, Bologna eta aurre kanporaketako beste talde bat izango dira. Hurrengo faserako lau taldek lortuko dute txartela eta beste laurak lehiaketatik at geratuko dira.

Txapelketaren hasiera urriaren 13an izango da eta txapelketa irabazten duen taldeak milioi bat euro jasoko ditu sari moduan. Horrela geratu da zozketa:

A MULTZOA

Iberostar Tenerife (ESP), Dinamo Sassari (ITA), VEF Riga (LET), Rytas Vilnius (LIT), Estrasburgo (FRA), Peristeri (GRE), Galatasaray (TUR) eta aurre kanporaketako beste talde bat.

B MULTZOA

Casademont Zaragoza (ESP), ERA Nymburk (CHE), Dijon (FRA), Falco Szombathely (HUN), Start Lublin (POL), Nizhny Novgorod (RUS), Tofas Bursa (TUR) eta aurre kanporaketako beste talde bat.

C MULTZOA

San Pablo Burgos (ESP), Hapoel Jerusalén (ISR), Turk Telekom y Darussafaka (TUR), Happy Casa Brindisi (ITA), Filou Oostende (BEL), Limoges (FRA) eta aurre kanporaketako beste talde bat.

D MULTZOA

RETAbet Bilbao Basket (EUS), Pinar Karsiyaka (TUR), Cholet (FRA), Fortitudo Bolonia (ITA), AEK (GRE), Hapoel Holon (ISR) Brose Bamberg (ALE) eta aurre kanporaketako beste talde bat.