Itxi

Bilbao Basket

ERREGE KOPA

Bilbao Basketek ezin izan du Llullen emaria gainditu (93-83)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Real Madrileko jokalaria bere taldearen mesedetan agertu da bere puntuekin azken laurdeneko une erabakigarrietan, eta bilbotarrak markagailuan gertura zitezen eragotzi du.

  • Balvin, Llullen saskiratzen bat oztopatu nahian.

    Balvin, Llullen saskiratzen bat oztopatu nahian. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek ezin izan du ostegun honetan Errege Kopako final-laurdenetako lehen kanporaketa gainditu (93-83), Real Madrilek, titulua eskuratzeko faborito nagusietako batek, Sergio Llullen inspirazioa izan baitu bidelagun azken laurdenean.

Balearrak (19 puntu guztira) beltzezko gizonen ilusioak txikitu ditu, partidako unerik erabakigarrienean 12 puntu sartuta (tartean hiru hiruko). Azken minutuetan heldu den Llulen ekarpen horrek ezerezean utzi du neurketa guztian zehar Alex Mumbruren taldeak azaldutako grina.

Azkenera arte ahalegindu badira ere, bilbotarrek amore eman behar izan dute Kopa txapelketara izan duten itzuleran.

Fitxa teknikoa:

93 - Real Madril (23+27+23+20): Campazzo (13), Carroll (7), Deck (16), Randolph (9) eta Tavares (12) –hasierako bostekoa– Causeur (10), Fernandez (3), Llull (19), Mickey (2) eta Taylor (2).

83 - RETAbet Bilbao Basket (21+26+16+20): Martinez (7), Rouselle (16), Bouteille (13), Sulejmanovic (8) eta Balvin (12) –hasierako bostekoa– Rodriguez (7), Schreiner (-), Rigo (-), Cruz (-), Lammers (7) Tyler Haws (-) eta Kulboka (13)

Epaileak: Carlos Peruga, Fernando Calatrava eta Juan de Dios Oyon. Ez dute inor kanporatu.