Itxi

Bilbao Basket

13. jardunaldia

Bilbao Basketek bolada txarra eten du, Burgosi irabazita (93-95)

Agentziak | Erredakzioa

Mumbruren taldeak garaipena garratzitsua lortu du etxetik kanpo, azken hiru partidak jarraian galdu ostean

  • Fitipaldo (Burgos) eta Schreiner (Bilbao Basket) partidako jokaldi batean

    Fitipaldo (Burgos) eta Schreiner (Bilbao Basket) partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Bilbao Basket San Pablo Burgosi gailendu zaio 93-95 eta azken asteetako bolada txarrarekin amaitzea lortu du. Bilbotarrek azken hiru partidak galdu dituzte. Gaurkoan Alex Bouteille izan da izar nagusia, 34 punturekin eta 39ko balorazioarekin.

Bilbotarrek indartsu hasi dute partida, 0 eta 4ko partziala eginda. Bouteille frantziarrak 10 puntu egin ditu lehen laurden honetan.

Etxeko taldeak ere ahaleginak egin ditu eta azken laurdenaren amaieran etxekoak izan dira aurretik 24 eta 20.

Bigarren laurdenean hiruko jaurtiketak izan dira protagonista. Beltzezko gizonek 0 eta 6ko partziala egin dute, eta Peñarroyak etenaldia eskatu behar izan du 33 eta 36.

Atsedena ondo etorri zaie etxekoei, eta 39-38 aurreratu dira markagailuan, baina Bouteille berriro agertu da eta bere saskiratzeei esker atsedenaldian bizkaitarrak 43 eta 45 izan dira aurretik.

Hirugarren laurdenean, Alex Mumbruren taldeak 7 puntuko aldea ere zabaldu du (45-52), eta etxeko taldea bizitasun gehiagorekin jokatu behar izan du.

Bassasek 58na jarri du markagailua, baina hirugarren laurdenaren amaieran Bilbao Basket berriro aurretik izan da: 69-71.

Amaierarako 40 segundoren faltan, Burgosek huts ugari egin ditu erasoan eta bilbotarrak horretaz baliatu dira 93 eta 95 irabazteko.

Fitxa teknikoa

93-San Pablo Burgos (24+19+26+24): Jean Pierre Tokoto (15), Earl Clark (14), Bruno Fitipaldo (14), Vitor Benite (14) eta Augusto Lima (8) -hasierako boskotea- Alex Barrera (-), Javi Vega (3), Miquel Salvó (-), Thad McFadden (6), Ferran Bassas (15), Goran Huskic (-) eta Oliver Stevic (4).

95-Retabet Bilbao Basket (20+25+26+24): Thomas Schreiner (10), Rafa Martínez (9), Ondrej Balvin (8), Axel Bouteille (34) eta Arnoldas Kulboka (8) -hasierako boskotea- Jonathan Rouselle (-), Jaylon Brown (12), Sergio Rodriguez (2), Tomeu Rigo (2), Iván Cruz (-), Miguel Ruiz (-) eta Ben Lammers (10).