Itxi

Bilbao Basket

ACBko finala

Mumbru: 'Bartzelonaren aurka laugarren partida behartzea sinatzen dut'

Erredakzioa

Bilbao Basketeko jokalariak ez du ezustekoa ematea baztertzen, baina badaki ACB Ligako talde onena dela.

Bizkaia Bilbao Basketeko jokalaria den Alex Mumbruk esan du sinatuko zukeela laugarren partidaraino iristea Bartzelonaren aurka jokatu behar duten ACBko play-offetako finalean.

"Oso polita izango litzateke Bartzelonatik kanporaketa 1-1 berdinduta ekartzea eta Miribillan bi partida jokatzea. Power Electronicsen eta Real madrilen aurka ezustekoa eman ostean zailagoa izango da orain Bartzelonaren aurka ezustekoa ematea", esan du Mumbruk.

Bizkaiako jokalari katalanak gaineratu du Bartzelonak ez diela inolako erraztasunik emango. "Guretzat garrantzitsua izango da partidak erritmo bizia izatea eta ez lokartzea", adierazi du Mumbruk.