Bilbao Basket
Baieztatutako 3. jokalaria
Axel Bouteille, Bilbao Basketen lehen fitxaketa
Erredakzioa
Limoges taldetik iritsi da talde bilbotarrera. 2,01 metroko altuera du, 24 urte ditu, eta hegaleko jokalaria da.
-
Axel Bouteille. Argazkia: CD Bilbao Basket
Axel Bouteille fitxatu du Bilbao Basketek datorren denboraldirako. Talde bizkaitarrak egiten duen lehen fitxaketa da. Jokalari frantziarrak 2,01 metroko altuera du, eta 24 urte ditu.
Limoges taldetik dator Boutielle, eta Bilbao Basketek datorren sasoirako baieztatuta duen hirugarren jokalaria da, kontratua berritu duten Ben Lammersekin eta Thomas Schreinerrekin batera.
Hiruko jaurtiketak ondo ematen zaizkio Boutielleri, iaz Frantziako ligan hiruko jaurtiketen %47,3 sartzen baitzituen batez beste, eta %51 Eurocup txapelketan. Frantziako ligan 12,3 puntu eta 3,9 errebote erdiesten zituen partidako, neurketa bakoitzean batez beste 24 minutu jokatuta.
2016-2017 denboraldian Elan Chalon taldean jokatu zuen liga eta FIBA Europe Cup irabaztea lortu zituelarik. Frantziako selekzioko beheko mailetan jokatutakoa da, eta elekzio nagusiarekin debuta egin zuen 2017an.