Itxi

Bilbao Basket

Final-laurdenak

Kopa ACB: Baskonia-Bilbao Basket (76-74), gasteiztarrak finalerdietan

Josu Bilbao

Erredakzioa

Caja Laboralek gutxigatik lortu du finalerdietarako txartela, Vasileaidisek erakustaldia eman duelako Bilboko taldean. Huertasen eta Baracen lana erabakiorra izan da.

Talde arabarrak lortu du finalerdietarako txartela, Bilbao Basket 76-74 gaindituz. Partida azken segundoetan erabaki da, azken laurdena oso parekatua izan delako. Vasileaidisek erakustaldia eman du hiruko lerrotik eta Ivanovicen defntsak ezin izan ditu bere 31 puntuak gelditu. Hala ere, Huertasek ezin hobeto gidatu du talde gasteiztarra eta azken segundoetan Baskoniak ez ditu saskiraketa erabakigarriak huts egin.

Lehen laurdenean bi taldeek saskiraketa errazak lortu dituzte, baina Baskonia hasieratik aurretik jarri da markagailuan eta Bilbao Basket ez da hain eroso egon. Huertasek ezin hobeto gidatu ditu arabarrak eta bere saskiraketei esker Ivanovicen taldeak 15-12koa lortu du. Mumbruk eta Hervellek aurretik jarri dituzte beltzezko gizonak (15-17), baina gasteiztarren lan bikainak emaitzak eman ditu lehenengo laurdenaren bukaeran eta Caja Laboral 4 puntu gainetik joan da bigarren laurdenera.

Katsikarisen mutilek gehiago sakatu dute bigarren laurdenean eta Vasileaidisek berriro jarri ditu bilbotarrak aurretik markagailuan (30-31). Baskonian Teletovic hiruko marratik saskiraketak lortzen hasi da eta Batistak puntu garrantzitsuak lortu ditu taula azpian. Arabarrek 9 puntuko aldea lortu dute (43-34) eta atsedenaldira bizkaitarrak 7 puntu behetik joan dira, azken minutuetan defentsan ahul egoteagatik (43-36).

Hirugarren laurdenean Baskonia partida apurtzera irten da eta Baracen laguntzaz gazteiztarrek 13 puntuko aldea lortu dute (53-40) Vasileaidisek erantzuna eman du talde beltzean eta bere hirukoei esker Katsikarisen taldea markagailuan zerbait hurbildu da (57-46). Jokalari greziarrak txirrinaren gainean zelai erditik lortutako saskiraketa bati esker azken laurdene baino lehen emaitza estutu egin da (58-51).

Azken laurdenean Vasileaidisek saskiraketa lortzen jarraitu du eta Baskoniak ezin izan du Bilbao Basketen erasoa gelditu. Warrenek 63-63koa lortu du jaurtiketa libreekin eta Katsikarisen taldea 65-66 aurretik jarri da markagailuan joko ona erakutsiz. San Emeteriok eta Huertasek puntu erabakigarriak lortu dituzte arabarrentzako eta Vasileaidisek hiruko garrantzitsu bat huts egin du azken segundoetan. Jokalari greziarrak beste hiruko bat sartu du 75-74koa jarriz, baina Ivanovicen mutilek ez dute jaurtiketa libreetan huts egin eta azken emaitza 76-74koa izan da Caja Laboralentzat.

Fitxa teknikoa:


76. Caja Laboral (24+19+15+18): Huertas (18), Oleson (0), San Emeterio (15), Teletovic (13) eta Barac (18) -hasierako bostekoa- Bjelica (0), Batista (8), Sow (0), Logan (3) eta Ribas (1).

74. Bilbao Basket (20+16+18+23): Jackson (9), Warren (8), Mumbru (12), Hernández-Sonseca (0) eta Hervelle (10) -hasierako bostekoa- Blums (..), Mavroeidis (4), Banic (0), Vasileiadis (31) eta Fisher (0).