Itxi

Bilbao Basket

ACB, 14. jardunaldia

Bilbao Basket-Regal Bartzelona (63-65): Porrot mingarria

Erredakzioa

Bilbotarrek partida ona jokatu eta garaipena eskura izan dute, baina amaierarako 15 segundoren faltan Banicek ez ditu bi jaurtiketa libre baliatu eta hurrengo jokaldian Andersonek asmatu du.

Bizkaia Bilbao Basketek porrot mingarria jaso du Regal Bartzelonaren aurka Bilbao Arenan (63-65). Ondo jokatu dute, garaipena eskura izan dute, baina erabakigarriak izan diren azken segundoetan huts egin dute.

Katalanek 0-7eko partzialarekin hasi dute partida, baina Bizkaia laster supertu da eta bosgarren minuturako 12-9 ziren nagusi. Zaleen babesa eta jokalarien gogoei esker 23-10eko markagailuarekin bukatu dute beltzedunek lehen laurdena.

Bigarrenean ere gauzak ondo egin dituzte eta gainera zortea alde izan dute. Baina Xavi Pascualen gizonek bizkaitarren pare bat opari baliatu eta atsedenaldian sei puntura hurbildu dira (37-31).

Hirugarren laurdena hasi bezain pronto markagailuan aurreratu da Bartzelona, asko hobeto du eta etxekoek euren onena eman behar izan dute aurkariaren jokoa geldiarazteko. 47-47 amaitu da laurdena.

Azken hamar minutuak zirraragarriak eta oso parekatuak izan dira. Amaierara heltzeko 43 segundoren faltan Lorbeken hirukoak partida berdindu du (63-63).&' || 'nbsp; Ondoren, Banicek ez ditu bi jaurtiketa libre baliatu eta hurrengo jokaldian Andersonek asmatu du.

Bilbao Basketen ACBko hurrengo aurkaria Estudiantes izango da. Larunbatean etxean hartuko du Madrilgo taldea.

Fitxa teknikoa:

BIZKAIA BILBAO BASKET: Fisher (3), Blums (11), Mumbru (12), Banic (6), Hernandez Sonseca (7) --hasierako bostekoa--; Jackson (6), Rodriguez (-), Hervelle (6), Mavroeidis (2), Vasileiadis (-) eta Warren (10).

REGAL FC BARTZELONA: Rubio (9), Navarro (4), Grimau (2), Lorbek (18) eta Perovic (7) --hasierako bostekoa--; Ingles (1), Sada (4), Anderson (17), Vazquez (-), Morris (3), Ndong (-) eta Lakovic (-).

Partziala: 23-14, 14-17, 10-16, 16-18.