Bilbao Basket
Baskoniaren aurkako derbia
RETAbet Bilbao Basketek maila galdu du (74-78)
Agentziak | Erredakzioa
Baskonia nagusi izan da Bilbao Arenan jokatutako euskal derbian eta porrot horren ondorioz bilbotarrek LEB Liga jokatuko dute hurrengo denboraldian.
RETAbet Bilbao Basketek maila galdu du Miribillan Kirolbet Baskoniarekin 74 eta 78 galduta.
Porrot horrek eta Divina Joventutek Montakit Fuenlabradaren aurka lortutako garaipenak (95-87) bilbotarrek maila matematikoki galtzea ekarri du.
Bilbao Basket 2004an igo zen ACB Ligara eta 14 denboraldi eman ditu Espainiako saskibaloi talde onenekin lehian.
Bilbotarrek eskura izan dute garaipena; 73 eta 69 izan dira aurretik amaierarako hiru minuturen faltan, baina ez dira beste saskiratzen bat sartzeko gai izan Jonathan Tabuk amaierarako lau segundora jaurtiketa libre bat sartu duen arte. Ordurako, Baskonia 73 eta 76 izan da aurretik eta bilbotarrek partida ia galduta dute.
Bizkaitarren jokalariek ez dituzte ahaztuko azken minutuetan egindako hutsak, horiei esker irauli baitute gasteiztarrek emaitza.
Azkenean, beraz, 74 eta 78, Baskonia nagusi Miribillako euskal derbian.
Fitxa teknikoa
74 - RETAbet Bilbao Basket (17+17+21+19): Tabu (18), Todorovic (17), Tomás, Hervelle (4) eta Thomas (7) -hasierako boskotea- Salgado, Rebic (2), Redivo (11), Hammink (2), Mumbrú (10), Gladness (3) eta Bentil.
78 - Kirolbet Baskonia (15+27+18+18): Huertas (11), Janning (9), Garino (2), Voigtmann (4) y Diop (6) -hasierako boskotea- Vildoza (4), Beaubois (8), Timma (9), Shengelia (10) eta Poirier (15).
Partzialak: 17-15, 34-42 (atsedenaldia); 55-60 eta 74-78 (amaiera).
Amaiera. RETAbet @CDBILBAOBASKET 74-78 @Baskonia
— RETAbet Bilbao Basket (@CDBILBAOBASKET) 13 de mayo de 2018
Gastando hasta la última gota de sudor, pero no ha podido ser. No hemos conseguido el objetivo.
Nunca nos habéis fallado. ESKERRIK ASKO MIRIBILLA.
AUPA RETAbet BILBAO BASKET pic.twitter.com/J3XP0LBY65