Bilbao Basket
Endesa Liga
RETAbet Bilbao Basketi bigarren laurdenean amaitu zaio partida (95-65)
Agentziak | Erredakzioa
Beltzezko gizonek ezer gutxi egin ahal izan dute madrildarren nagusitasunaren aurrean. Bigarren laurdenaren amaieratik aurrera, talde bakarra izan da kantxan.
Real Madrilek 95 eta 65 irabazi dio RETAbet Bilbao Basketi Madrilen bertan jokatutako partidan. Bilbotarrak saiatu dira baia Edy Tavaresen nagusitasuna taulapean erabatekoa izan da eta horrek min handia egin die beltzezko gizonei. Jaycee Carrollek hautsi du partida bigarren laurdeneko azken minutuetan jarraian sartutako hiru hirukoekin.
Jonathan Tabu izan da jokoari erritmoa jarri diona lehen minutuetan eta horri esker bizkaitarrak aurretik jarri dira: 5-10, laugarren minutuan. Santi Yustak, berriz, bikain aritu da defentsan zein erasoan.
Anthony Randolphen berragerpena izan da madrildarren gauzarik onena lehen laurdenean. Bilbao Basketek bi puntuko aldearekin amaitu ditu lehen 10 minutuak (19-21).
Bigarrenean, Pablo Lasoren taldeak hobera egin du, defentsan azkarrago aritu dira eta Rudy Fernandezek taldearen erantzukizuna bere gain hartu du.
Atsedenaldiaren atarian 17 eta 3ko partziala egin du Lasoren taldeak, eta markagailua 38-34ko emaitzarekin utzi dute.
Hirugarren laurdenean gauzak ez dira hobetu bizkaitarrentzat, ezinean aritu dira Tavaresen nagusitasunaren aurrean, eta asko nabaritu dute Mickell Gladnessen hutsunea.
Madrildarren aldea 30 puntura iritsi da, eta hirugarren laurdena 73 eta 47 amaitu da.
Azken 10 minutuetan, bilbotarrak emaitza lehuntzen saiatu dira, baina 95 eta 65 galdu dute azkenean.
Fitxa teknikoa
95 - Real Madril (19+29+25+22): Causeur (2), Campazzo (12), Yusta (10), Thompkins (5) y Tavares (13) -hasierako boskotea-, Rudy (9), Carroll (16), Radoncic (2), Randle (4), Doncic (15), Maciulis eta Randolph (7).
65 - Retabet Bilbao (21+13+13+19): Thomas (2), Tabu (7), Hervelle (6), Todorovic (17) y Hammink -hasierako boskotea-, Tomás (2), Fischer, Redivo (3), Salgado (7), Mumbrú (17) eta Vucetic (4).
ta Vucetic (4).