Bilbao Basket
86-68
Bilbao Basketek beste porrot batekin esan dio agur Eurokopari
Agentziak | Erredakzioa
Garrantzirik gabeko partida galdu dute beltzezko gizonek ALBA Berlinen kantxan. Bi norgehiagoka baino ez dute irabazi Eurokopako multzoen fasean.
RETAbet Bilbao Basketek ALBA Berlinen aurka galduta (86-68) esan dio agur, Alemanian, Europako bigarren txapelketari. Porrota are mingarriagoa izan ziteken, baina alemaniarrak erritmoa jaitsi dute bigarren zatian.
ALBA 27 puntu aurretik egotera heldu da, atsedenaldirako bi minutu falta izan direnean (51-24), baina kanpokoen erantzunak bederatzira hurbildu ditu hirugarren laurdenean (58-49).
Azkenean, etxekoen bultzadak markagailua bere tokian jarri du, kantxan ikusi dena hobeto islatuz.
Akee Vargas eskolta (18 puntu eta 23ko balorazioa) eta Dennin Clifford pibota (11, 11 errebote eta 22) izan dira ALBA Berlineko onenak.
Bilbao Basket, aldiz, denboraldi hasieran emandako maila kaskarrera itzuli da, eta oso sentsazio txarrak utzi ditu denboraldi honetako azken neurketa europarrean. Bere alde dago norgehiagokak hasieratik zeukan garrantzi txikia. Devin Thomas (11, 8 eta 19) eta Javi Salgado (9, 7 asistentzia eta 14), jokalari nabarmengarrienak.
FITXA TEKNIKOA
ALBA Berlin: Peno (6), Vargas (18), Grigonis (12), Sikma (11) y Clifford (11) -hasierako boskotea-; Siva (7), Saibou (5), Giffey (3), Schneider (10), Nikic (3) eta Hundt.
Bilbao Basket: Tabu (2), Hammink, Todorovic (12), Hervelle (7) y Gladness (7) -hasierako boskotea-; Salgado (9), Pere Tomàs (8), Mumbrú (12), Devin Thomas (11) eta Mendia.
Partzialak: 23-16, 28-15, 19-25 eta 16-12.
9-25 eta 16-12.