Itxi

Bilbao Basket

Etxean

Porrota, Mrsicen estreinakoan (62-78)

Agentziak | Erredakzioa

RETAbet Bilbao Basketek galdu egin du etxean San Pablo Burgos taldearen aurka.

5:03

San Pablo Burgos taldeak Bilbao Basketen krisialdia sakondu du Miribillan 62 eta 78 irabazita. Bilbotarrengan ez du eraginik izan Veljko Mrsic entrenatzaile berriaren debutak.

Emaitza honen ondorioz, bi taldeek jaitsiera postuetatik ihes egiteko duten borroka estutu egin da: bizkaitarrek Burgosekoek baino garaipen bat gehiago dute bakarrik.

Beltzezko gizonen egoera ez da batere ona: etxean jokatu dituzten azken bederatzi partidetatik zortzi galdu dituzte, eta gaurkoa, laugarren porrota jarraian izan da Endesa Ligan jokatutako bost partidetan.

Partida Jenkinsen saskiratze batekin hasi da. RETAbetek erreakzionatu du eta aurretik jarri da (7-2), baina gero oreka izan da nagusi markagailuan (10-10, 14-13, 18-18), eta ondoren kanpotarrak aurretik jarri dira 14 eta 18.

Mumbruren hiruko batekin hasi dute bizkaitarrek bigarren laurdena, eta jokaldi horrek zale bilbotarrak piztu ditu. Baina Corey Fisherrek 11 puntu jarraian egin ditu eta San Pablo 10 puntura joan da (21-31).

Atsedenaldiaren ostean gauzak ez dira aldatu. Fisherrek bere jokoari eutsi dio, eta Huskicen, Thompsonen eta Gailiusen laguntzarekin 11 puntuko aldea izan dute amaierarako 13 minuturen faltan (41-52).

Azken minutuetan, behera

Horrela, azken laurdena 49-56 hasi dute bi taldeek.

Momentu horretan, Hervelle agertu da eta bilbotarrek alde hori murriztea lortu dute (55-60, 57-63).

Baina hortxe amaitu dira Mrsicen gizonen indarrak. Bilbao Basketek behera egin du nabarmen azken minutuetan eta horrek konfiantza eman dio Burgosi. Ondorioz, 16 puntuko aldearekin gailendu dira kanpotarrak (62-78).

 

Fitxa teknikoa

62 - RETAbet Bilbao Basket (18+11+20+13): Fischer (9), Todorovic (9), Tomás (7), Hervelle (6) y Gladness (3) -hasierako boskotea-; Salgado (2), Redivo (2), Hammink, Mumbrú (16) eta Devin Thomas (8).

78 - San Pablo Burgos (18+15+23+22): Schreiner, Jenkins (7), Gailius (11), Deon Thompson (9) y Huskic (9) -hasierako boskotea-; Fisher (24), Edu Martínez, Alex López (5), Saiz (10), Vega (2) eta Barrera (1).

Partzialak: 18-18, 29-33 (atsedenaldia); 49-56 y 62-78 (amaiera).

2-78 (amaiera).