Itxi

Bilbao Basket

92-96

Bilbao Basketek Eurokopako bigarren porrota jaso du, Partizanen aurka

Erredakzioa

Beltzezko gizonak ez dira gai izan Miribillan jokatzen zutela baliatzeko, eta serbiarrek garaipena erdietsi dute azkenean: 92-96.

  • Bilbao Basketek ezin izan dio Partizani irabazi Miribillan. Argazkia: EFE

    Bilbao Basketek ezin izan dio Partizani irabazi Miribillan. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek Eurokopako ibilbidea asko zaildu du etxean jarraian pilatu duen bigarren porrotarekin. Partizan multzoko azken postuan zela heldu da Miribillara, eta bigarren fasera sailkatzeko zituen aukerak berreskuratu ditu, Bilbao Arenan garaipena lortu eta gero (92-96).

Dena dela, bilbotarrei mesede egin diote multzoko beste emaitzek: Lokomotiv Kuban Krasnodarrek irabazi egin du Lietuvos Rytasen etxean (85-93), eta gauza bera egin du Alba Berlinek Limogesenean (65-73).

Horrenbestez, Kuban dago sailkapenaren buruan, hiru garaipenekin; ondoren, Albak bi ditu, eta C multzoko azken tokietan dauden gainerako taldeek partida bakarra irabazi dute.

Oso neurketa parekatua eta gorabeheratsua izan da. Atsedenaldira arte, Bilbao Basket ondo aritu da, eta Partizanek sufritu egin du; aitzitik, aldageletatik bueltan, serbiarrak errazago aritu dira saskira begira, eta okerrago, berriz, bilbotarrak.

Balkanetako talde mitikoak hiru jokalari izan ditu oinarri garaipena eskuratzeko: Nigel Williams-Goss joko-antolatzailea (27 puntu, 8 errebote eta 34ko balorazioa), Nikola Velickovic hegal-pibota (19 puntu, 8 errebote eta 21eko balorazioa) eta Miller joko-antolatzaile estatubatuarra (13 puntu). Azkena oso eraginkor ibili da une erabakigarrietan.

Bilbao Basketekoen artean, berriz, Axel Hervelle belgikarrak norgehiagoka handia jokatu du (21 puntu, 6 errebote eta 26ko balorazioa), eta bera izan da une garrantzitsuetan gehien nabaritu dena. Pere Tomas ere ondo aritu da (12 puntu, 7 errebote eta 22ko balorazioa) eta Dejan Todorovicek lehen zati ona jokatu du (17 puntu). Lucio Redivo (13) eta Shane Hammink (7) ere itxuroso aritu dira hirugarren laurdenean; ez, ordea, hiruko jaurtiketetan oso gaizki aritu den Álex Mumbrú (1/9) eta zalantzati ibili den Jonathan Tabu (1/4).

Fitxa teknikoa:

RETAbet Bilbao Basket, 92 (26+23+19+24): Fischer (5), Todorovic (17), Tomàs (12), Hervelle (21) eta Kempton ?hasierako bostekoa?, Tabu (3), Redivo (13), Hammink (7), Mumbrú (10), Gladness (4), Vucetic eta Mendia.

Partizan Nis Belgrad, 96 (21+21+24+30): Williams-Goss (27), Marinkovic (10), Aranitovic (7), Velickovic (19) eta Salic (2) ?hasierako bostekoa?; Miller (13), Gabrilovic (2), Tomic (4), Pecarski (4), Cakarevic (6) eta Andric (2).

Partzialak: 26-21, 49-42 (atsedenaldia); 68-66 eta 92-96 (amaiera).

Epaileak: Petros Papapetrou (Grezia), Moritz Reiter (Alemania) eta Raim Peerandi (Estonia). Ez dute inor kanporatu.