Itxi

Bilbao Basket

77-72

Bilbao Basketek Ligako bigarren garaipena lortu du Zaragozaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Azken bost minutuetan zabaldutako aldea gakoa izan da asteko hirugarren garaipena eskuratzeko, bigarrena Endesa Ligan.

5:02

RETAbet Bilbao Basketek Tecnyconta Zaragozari irabazi dio Miribillan (77-72), Endesa Ligako 4. jardunaldian, eta txapelketako bigarren garaipena lortu du.

Lehenengo garaipena izan da etxean, eta Fuenlabradaren aurkako debutean baino irudi hobea eskaini du, baina ez Real Madrilen kontra eta beste bi garaipenetan —Real Betis eta Lietuvos Rytasen aurka— erakutsitakoa bezain bikaina.

Jonathan Tabuk eta Axel Hervellek osatutako konexioa gakoa izan da. Azken bost minututan markagailuari buelta ematea lortu dute, Tecnyconta Zaragoza on baten kontra. Joko-banatzailea eta ala-pibotaren artean azken bost minutuetan partida irauli duten 15 puntuetatik 12 egin dituzte.

Tabu partida osoan zehar (17 puntu, 5 asistentzia eta 19 puntuko balorazioa) eta Hervelle bukaeran (7) nabarmentzeko modukoak dira, baina baita Mickell Gladness (8, 8 eta 17), Alex Mumbru (10, 8 eta 14) eta, aldizka, Dejan Todorovic (11) eta Tim Kempton (7) ere.

Tecnyconta, onenak izan dira Jarvis Varnado (12, 8, 3 txapel eta 20), Tomas Bellas lehen laurdenean (13) eta Janis Blums (13). Azken horrek Miribillaren omenaldia jaso du, eta bere bolada onari esker jarri da kanpoko taldea aurretik, Bilbao Basketen erantzuna baino lehen.

FITXA TEKNIKOA

RETAbet Bilbao Basket: Tabu (17), Todorovic (11), Tomas (4), Hervelle (7) y Gladness (8) -hasierako boskotea-, Fischer (5), Redivo (6), Hammink (2), Mumbru (10), Kempton (7) eta Vucetic.

Tecnyconta Zaragoza: Bellas (13), Neal (9), Barreiro (5), Dragovic (4) y Varnado (12) -hasierako boskotea-, Sergi Garcia (5), Blums (13), Michalak (1), Suarez (6), Mazalin (2) eta Triguero (2).

Partzialak: 18-25, 20-10, 16-18 eta 23-19.

6-18 eta 23-19.