Bilbao Basket
82-68, Fuenlabradaren aurka
Bilbao Basketek porrotarekin ekin dio Endesa Ligari
Erredakzioa
RETAbet Bilbao Basketek 82-68 galdu du Montakit Fuenlabradaren aurka denboraldiko lehen partida. Aurkaria hasieratik amaieraraino izan da nagusi.
-
Montakit Fuenlabrada-RETAbet Bilbao Basket (82-68). Argazkia: EFE
RETAbet Bilbao Basketek porrotarekin ekin dio Endesa Ligari. Denboraldiko estreinako partida 82-68 galdu du Fuenlabradaren aurka Madrilen. Aurkaria nagusi izan da hasieratik amaieraraino.
Fuenlabradak azkar hartu du aurrea markagailuan, eta abantaila handia eskuratu du hasieratik (13-4 eta 21-8). Bilbao Basket ezinean ibili da, eta hamar puntuko desabantailarekin bukatu ditu lehen hamar minutuak (26-16). Bigarren laurdenean ere, Madrilgo taldea jaun eta jabe izan da. Gainera, abantaila handitu du atsedenaldira iritsi denean (43-31).
Atsedenaldiaren ostean, ez da aldatu partidaren gidoia. Etxeko taldea erlaxatu den unean, Bilbao Basketek zortzi puntura (52-44) murriztu du desbantaila, baina Fuenlabrada azkar esnatu da, eta 15 puntuko aldea lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (62-47). Azken laurdenerako, dena erabakita egon da. RETAbet Bilbao Basketek ezin izan du aldea murriztu, eta Montakit Fuenlabradak aise irabazi du (82-68).
Fitxa teknikoa:
82 - Montakit Fuenlabrada (26+17+19+20): Popovic (11), O'Leary (11), Vargas (3), Eyenga (16) eta Olaseni (4) —hasierako bostekoa—, Rupnik (10), Llorca (2), Sekulic (8), Cruz (8), Smits (9) eta Gonzalez.
68 - Retabet Bilbao Basket (16+15+16+21): Tabu (8), Mumbru (7), Tomás (5), Todorovic (10) eta Vucetic (2) —hasierako bostekoa—, Fischer (8), Hammink (3), Redivo (12), Hervelle (1), Kempton (5) eta Gladness (7).
Epaileak: Carlos Cortes, Francisco J. Araña eta Ruben Sanchez.