Itxi

Bilbao Basket

83-81

Bilbao Basket, Euskal Kopako txapeldun GBCri irabazita

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 83-81 irabazi dio Gipuzkoa Basketi Durangon jokatu duten partida.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EiTB

    Bilbao Basketeko jokalariak Euskal Kopan lortutako garaipena ospatzen. Foto: EiTB

RETAbet Bilbao Basket izendatu da Euskal Kopako txapeldun Gipuzkoa Basketi 83-81 irabazita, bi taldeek Durangon (Bizkaia) jokatu duten partida. Lehia parekatua izan da, eta bizkaitarrak nagusitu dira azken minutuetan.

Gipuzkoa Basket izan da nagusi norgehiagokako lehen zatian. GBCk puntu bakarreko aldea lortu du (20-21) lehen laurdenaren amaieran eta puntu bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (35-36).

Atsedenaldiaren ostean bere jokoa hobetu du Bilbao Basketek eta talde bizkaitarrak zazpi puntuko abantaila eskuartu du hirugarren laurdenean (63-56). Azken laurdena oso parekatua izan da. Gipuzkoa Basketek estuasunetan jarri du Bilbao Basket, baina azkenean Bizkaiko taldea nagusitu da (83-81).

Fitxa teknikoa:

RETAbet Bilbao Basket: Todorovic (21), Mendia (4), Vucetic (4), McKay (2), Kempton (4), Fischer (9), Hammink (6), Mumbrú (16), Salgado (7) eta Tomas (10).

Gipuzkoa Basket: Agbelese (10), Chery (10), Perez (0), Pardina (3), Salvo (14), Swing (18), Norel (18), Oroz (3), Van Lacke (1), Sanz (2), Beraza (2) eta Urtxulutegi (0).