Bilbao Basket
80-76, Teneriferen aurka
Bilbao Basketek kale egin eta oso zail du playoffetara sailkatzea
Erredakzioa
RETAbet taldeak 80-76 galdu du Iberostar Teneriferen aurka eta Morabanc Andorrak Valentziari irabazi dionez, bi garaipenera du Andorrako taldea liga amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.
RETAbet Bilbao Basketek 80-76 galdu du Iberostar Teneriferen aurka eta Bilboko taldeak oso zail du playoffetara sailkatzea. Ligako denboraldi erregularra bukatzeko bi jardunaldi falta dira, eta Morabanc Andorrak Valentziari irabazi dionez (89-84), bi garaipenera du Bilbao Basketek zortzigarren postua.
Partida parekatua izan da lehen bi laurdenetan. Bilbao Basketek ondo eutsi dio etxeko taldeari lehen hamar minutuetan eta ez dio markagailuan alde egiten utzi (19-16). Bigarren laurdenean ere parekotasuna izan da nagusi, baina Tenerifek hiru puntuko aldeari eutsi dio (31-28).
Atsedenalditik kantxara itzuli ostean RETAbet Bilbao Basketek ezin izan du aurreko bi laurdenetan izan duen desabantaila murriztu eta talde kanariarrak lau puntuko errenta eskuratu du (55-51). Dena azken hamar minutuetan erabaki da. Bilbao Basket saiatu da emaitza iraultzen, baina etxeko taldeak ondo jokatu ditu neurketako azken minutuak eta garaipena eskuratu du (80-76).
Fitxa teknikoa:
80. Iberostar Tenerife (19+12+24+25): San Miguel (14), Grigonis (4), Doornekamp (19), Hanley (9), Bogris (10) -hasierako bostekoa-, Richotti (6), Niang (-), Bassas (-), Kirksay (8),Vázquez (2) eta White (8).
76. RETAbet Bilbao (16+12+23+25): Tabu (18), Todorovic (3), Mumbru (10), Hervelle (13), Eric (12) -hasierako bostekoa-, Mendía (-), Lapornik (9), Salgado (-), Buva (11) eta Nikolic (-).
Epaileak: Hierrezuelo, Calatrava eta Oyon.