Itxi

Bilbao Basket

82-76

Bilbao Basket playoff postuetara hurbildu da Fuenlabradari irabazita

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak 82-76ko emaitzarekin lortu du garaipena Bilbao Arenan eta zortzigarren postuan dagoen MoraBanc Andorrarekin berdinduta dago Endesa Ligako sailkapenean.

5:07

RETAbet Bilbao Basketek 82-76ko emaitzarekin irabazi dio Montakit Fuenlabradari Endesa Ligako partida eta garaipen honekin playoff postuetan den MoraBanc Andorra berdindu du. Andorrako taldeak atseden hartu du jardunaldi honetan eta balantze hobea du aldeko eta kontrako saskiraketetan.

Partida parekatua izan da Bilbao Arena pabilioian jokatu dena. Etxeko taldea 7-2 irabazten hasi da, baina bisitariek azkar erantzun dute, eta norgehiagoka parekatu dute. Bilbao Basketek puntu bakarreko aldea lortu du lehen hamar minutuen amaieran (20-19). Ondo ekin dio talde bizkaitarrak bigarren laurdenari eta 8 puntuko abantaila eskuratu dute (34-26). Fuenlabrada, ordea, ez da behera etorri eta aldeak murriztu ditu. Dena den, Duranek zuzentzen duen taldea lau puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (40-36).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean hamaika puntuko errenta lortu du RETAbet Bilbao Basketek (52-41), baina Fuenlabradak lau puntura murriztu du desabntaila (62-58). Javi Salgadok laurden amaieran sartutako hiruko batek zazpi puntuko abantaila eman die etxekoei (65-58) azken laurdenari ekiteko. Hamar puntuko abantaila lortuta (75-65), ematen izan du Bilbao Basktek garaipena bideratuta duela (75-74), baina talde bisitaria puntu bakarrera kokatu da azken txanpan. Amaierako minutuetan, ordea, Bilbao Basket nagusi izan da, eta garaipenak ez dio ihes egin (82-76).

Fitxa teknikoa:

82 - RETAbet Bilbao Basket (20+20+25+17): Tabu (6), Bamforth (15), Mumbrú (11), Hervelle (4) eta Eric (8) -hasierako bostekoa- Salgado (8), Borg (4), Lapornik (2), Todorovic (10), Buva (12), Mendia eta Nikolic (2).

76 - Montakit Fuenlabrada (19+17+22+18): Rupnik (10), Cruz (7), Paunic (8), O'Leary (18) eta Hettsheimeir -hasierako bostekoa-, Hakanson, Popovic (12), Wear (7), Smits (9), Sekulic (5) eta Chema Gonzalez.

Partzialak: 20-19, 40-36 (atsedenaldia); 65-58 eta 82-76 (amaituta).

Epaileak: Benjamin Jimenez, Sergio Manuel eta Rafael Serrano.

Rafael Serrano.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket