Itxi

Bilbao Basket

Zortzigarren garaipena

Bilbao Basketek bolada txarra eten du Zaragozari irabazita (81-77)

Agentziak | Erredakzioa

Carles Duranen taldeak lau partida jarraian zeramatzan garaipenik lortu gabe. Jonathan Tabu joko antolatzailea erabakigarria izan da.

  • Benzing eta Todorovic. Argazkia: Efe.

    Benzing eta Todorovic. Argazkia: Efe.

Jonathan Tabu joko antolatzailea momenturik garrantzitsuenean agertu da eta garaipena eman dio RETAbet Bilbao Basketi, Miribillan, Tecnyconta Zaragozaren aurka jokatutako partidan. 81 eta 77 gailendu dira bizkaitarrak

Tabu ez da denboraldi ona egiten ari, eta zale askok zalantzan jarri du belgikarraren maila, baina gaurkoan ondo aritu da (9 puntu, 6 errebote eta 4 asistentzia). Sei puntu jarraian egin ditu eta 73-75ko emaitza 79-75ra irauli du.

Gauzak horrela, beltzezko gizonek azken lau partidetako bolada txarra eten eta jaitsiera postuetan jausteko arriskua ere urrundu dute.

Hain zuzen, Zaragoza mailari eusteko borroka horretan sartuta dago. Aragoikoek ere partida irabazteko aukera izan dute, Martynas Geceviciusen saskiratzei esker.

 

Fitxa teknikoa

81 - Retabet Bilbao Basket (19+22+18+22): Tabu (9), Bamforth (13), Todorovic (6), Mumbrú (18) y Hervelle (7) -hasierako boskotea-; Salgado (7), Borg, Lapornik (5), Mendia, Nikolic (3) eta Buva (13).

77 - Tecnyconta Zaragoza (13+23+19+22): Bellas (6), Juskevicius, Gecevicius (17), Benzing (17) y Fotu (4) -hasierako boskotea-; Sergi García (7), Barreiro, Servera (4), Jelovac (18) eta Kraljevic (4).

Partzialak: 19-13, 41-36 (atsedenaldia); 59-55 eta 81-77 (amaiera).


t="utf-8">