Bilbao Basket
87-83
RETAbet Bilbao Basketek porrot mingarria jaso du Estudiantesen aurka
Erredakzioa
Partida oso parekatua jokatu dute bi taldeek, baina jokaldi erabakigarrietan gehiago asmatu du talde madrildarrak. Bizkaiko taldeak 87-83ko emaitzarekin galdu du.
RETAbet Bilbao Basketek 87-83 galdu du Movistar Estudiantesen aurka Madrilen. Neurketa oso parekatua izan da, eta azken minutuan erabaki da irabazlea. Estudiantesek gehiago asmatu du jokaldi erabakigarrietan eta denboraldiko seigarren garaipena eskuratu du.
Etxeko taldeak oso ondo ekin dio norgehiagokari eta lehen minutu parekatu batzuen ondoren, abantaila lortzen hasi da Estudiantes. Zazpi puntuko abantaila izatera iritsi da Movistar Estudiantes eta lehen hamar minutuak etxekoen aldeko 30-24ko emaitzarekin amaitu dira. Hurrengo laurdenean, aldiz, RETAbet Bilbao Basketek jokoa hobetu eta lehia parekatzea lortu du. Hain izan da parekatua bigarren laurdena, berdinduta bukatu dela (45-45).
Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, lehiak parekatuta jarraitu du. Markagailuak aldaketak izan ditu talde baten zein bestearen alde, baina ez dira gai izan puntu bat, bi puntu edo hiru puntu baino gehiagogatik aurrea hartzeko. Dena den, abantailarekin heldu da RETAbet Bilbao Basket azken laurdenera (63-66). Partidak amaierako hamar minutuetan, aurreko 30etan izan duen gidoi berbera izan du. Markagailua estu eta parekotasuna nagusi. Azken minutua erabakigarria izan da. Bilbao Basket ez da fin ibili aurkariaren saski aurrean jokaldi erabakigarrietan eta horretaz baliatu da Estudiantes garaipena lortzeko (87-83).
Fitxa teknikoa:
87 - Movistar Estudiantes (30+15+18+24): Jackson (27), Vicedo (5), Suton (15), Arteaga (11) eta Cook (5) -hasierako bostekoa-, Page (10), Grimau (2), Fernández (2), Brizuela, Savané (5) eta Wilson (5).
83 - Retabet Bilbao (24+21+21+17): Bamforth (13), Tabu (16), Lapornik (6), Mumbrú (13) eta Hervelle (4) -hasierako bostekoa-, Borg (4), Mendía (2), Salgado (1), Todorovic (7) eta Buva (17).
Epaileak: Carlos Cortes, Juan de Dios Oyon eta Pedro Munar.
ta Pedro Munar.