Itxi

Bilbao Basket

68-82

Bilbao Basketek Herbalifen aurka galdu du eta ia agur esan dio Kopari

Erredakzioa

RETAbetek 68-82 galdu du Kanaria Handiako taldearen aurka eta Gasteizen jokatuko den Errege Kopara sailkatzeko aukera oso gutxi ditu.

5:01

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Herbalife Gran Canariaren aurka (68-82) eta are zailago du Gasteizen jokatuko den 2017ko Errege Koparako txartela lortzea.

Partida parekatuta hasi da, bi taldeetako batek ere ez du markagailuan alde egitea lortu lehen laurdeneko azken txanpara arte. Orduan lortu du Herbalife Gran Canariak markagailuan zuloa irekitzea eta zortzi puntuko abantaila eskuratu du (14-22). Ondoren, Bilbao Basketek erreakzionatu egin du, eta lehen hamar minutuak bisitarien aldeko 22-27ko emaitzarekin bukatu dira. Bigarren laurdenaren erdialdera arte Herbalife izan da nagsui eta norgehiagoka kontrolpean izan du, baina RETAbet Bilbao Basketek bere jokoa hobetu du atsedenaldira iritsi orduko eta bi puntuko desabantailarekin joan da talde bizkaitarra atsedenaldira (44-46).

Bi taldeek oso gaizki ekin diote norgehiagokari atsedenalditik kantxara itzuli ostean. Hirugarren laurdeneko azken minutuetara arte partida berdinduta egon da, baina Herbalife Gran Canaria hobea izan da laurdenaren azken txanpan eta bederatzi puntuko abantilarekin ekin dio azken laurdenari (52-61). Amaierarako 6 minutu eta 10 segundo falta izan direnean RETAbet Bilbao Basket aurkariarekiko sei puntura gerturatu da (60-66) eta garaipena lortzeko esperantza izan du talde bizkaitarrak, baina Herbalife Gran Canaria nagusi izan da azken bost minutuetan eta gehiegi sufritu gabe, irabaztea lortu du (68-82).

Fictxa teknikoa:

68 - RETAbet Bilbao Basket (22+22+8+16): Tabu (4), Lapornik (7), Mumbrú (19), Hervelle (15) eta Buva (11) -hasierako bostekoa-; Borg (1), Llorente, Bamforth (2), Todorovic (2), Eric (4), Salgado (3), Vucetic.

82 - Herbalife Gran Canaria (27+19+15+21): McCalebb (12), Pauli (7), O'Neale (11), Baez (4) eta Pasecniks (8) -hasierako bostekoa-; Oliver (5), Kuric (12), Rabaseda (4), Aguilar (7), Hendrix (5) eta Hollins (7).

Partzialak: 22-27, 44-46 (atsedenaldia); 52-61 eta 68-82 (amaiera).

Epaileak: Emilio Perez Pizarro, Fernando Calatrava eta Jordi Aliaga.

 

liaga.